Gure balio erantsia hizkuntza bisuala

ZER DA?

Ikuspegi sistemikoak ondorengoa ahalbidetzen digu: erakunde bat osatzen duten berezko osagaien multzoa, erakundearen berezko gaitasunak eta, osatzen duten zatiak baino askoz gehiago diren talde bakoitzaren aparteko ezaugarriak ezagutzea. Erakunde baten sistema beti dago eraldatzen; horren gainean lan egiten dugunean, dinamikak identifikatzen ditugu, ereduak, loturak, sortzen ari dena, “tartea”, eta bere mugimenduak. Ikuspuntu horrekin erabiltzen dugun hizkuntza bisualari esker, mugimendu hori irudikatu dezakegu eta erakundearen zerbitzura jarri dezakegu Gure ekarpena honako da: zentsua ematea eta ikusgai bihurtzea osagaien segida ordenatua. “Printzipio Gidaritik” abiatzen gara, hau da, sistemaren jatorritik, aletzeko gure “Gertaera Garrantzitsuak”, honaino ekarri gaituen historia, gure sistemaren oinarria.

NOLA FUNTZIONATZEN DU?

Barnerako begirada bat da, zeina hizkuntza kinestesikoaren, bisualaren eta linguistikoaren arteko konbinazio baten bitartez trebatzen dugun, nor garen eta sisteman zein toki betetzen dugun identifikatzeko. Gure “hemen”-aren eta gure “orain”-aren gaineko kontzientzia hartzea ahalbidetzen digu, eta sisteman betetzen dugun tokia bistaratzea. Sistemaren baterako begirada bat osatzen dugu, gure alboan dauden pertsonekiko lotura identifikatzen dugu, gure begiradaren zentsua, harremanak eta horietan betetzen dugun tokia. Gure jatorriarekin konektatzen dugu, gure izateko arrazoiarekin, gure printzipio gidariarekin, eta hortik marrazten ditugu une gogoangarriak, arrakastak, porrotak, egon ziren pertsonak eta gaur daudenak. Sistemaren historia eta honaino ekarri gintuen bidea bistaratzen dituen narratiba eratzen laguntzen digu, narratiba horren parte izandako partaide bakoitzaren eginkizuna konektatzen. Osagaiak eta horien mugak antolatzen ditugu, identifikatzeko zer geratzen den barruan eta zer kanpoan. Eta berriro, hortik, dinamikak orekatzeko behar ditugun elkarrizketei forma ematen diegu.

ZERTARAKO ERABILTZEN DUGU?

Historia gure ekarpenekin lotzeko, eta osagai bakoitzaren kokapena eta elkarreraginak antzematen dituen sistema ikuspegi bat sortzeko, hortik lantzeko eraiki nahi dugun etorkizuna.

Gure lan batzuk

Egiten duguna eta hori nola egiten dugun honako lan hauetan zehazten da. Ezagutu hobeto errazte bisuala nola lantzen dugun erakusten dizkizugun lanen bitartez.

Interesa dakizuke...

Metodologías participativas

Metodologia Partizipatiboak

gure balio erantsia hizkuntza bisuala Metodologia Partizipatiboak ZER DA? Gure ekarpena begirada sistematikoa ahalbidetzen duten eta hizkuntza bisualera itzultzen duten lan metodologien zabaltzean datza. Berezko tresnak eransten ditugu prozesu osoa jorratzeko eta esperientzia ukigarri bihurtzen duten entregagaietan gauzatzeko. Besteak beste,...

Irakurri gehiago
Visual Thinking y facilitación visual

Visual Thinkinga eta Errazte Bisuala

Gure balio erantsia hizkuntza bisuala Visual Thinkinga eta Errazte Bisuala ZER DA? Hizkuntza Bisuala ideia eta asmoak konektatzen dituen tresna eta metodologia sistema da, horiek helarazteko eta ezagutza berriaren sorreran lagundu dezaten. Visual Thinkinga edo irudietan oinarritutako pentsamendua, marrazkia edo...

Irakurri gehiago
Coaching de equipos

Talde Coachinga

Gure balio erantsia hizkuntza bisuala Talde Coachinga ZER DA? Talde coachinga talde harremanak hobetzeko, jarduerara bideratzeko eta erakunde indarra sortzeko metodologia da. Aldaketa bideratzen du pertsona multzo batetik, identifikatzen den, funtzio eta eginkizun indibidualak eta kolektiboak antzematen dituen, eta ingurune...

Irakurri gehiago