Legezko oharra

Sarrera

Dokumentu honek webgune honen (www.muxotepotolobat.com) Erabilera Baldintza Orokorrak ezartzen ditu. Erabiltzaileek webgune honetan sartzeko, aldez aurretik irakurri eta onetsi behar dituzte orri honetan jasotzen diren zehaztapen, baldintza, komunikazio, ohartarazpen eta bestelako legezko oharrak. Webgune honetan sartzea doakoa da eta ikusteko ez da aurretik izena eman behar ez inon erregistrorik egin ere. Egon litezkeen beste webgune batzuetarako estekak eta erabiltzaileek horiez egin dezaketen erabilera, Erabilera Baldintza Orokor hauen mendekoak dira, bai eta aipatutako webguneek eska ditzaketen baldintzak ere. Erabat debekatuta dago hemen baimendu ez den erabileraren bat egitea.

Webgunearen titularra

Webgune honen arduradunaren nortasun-datuak honakoak dira: Muxote Potolo Bat S.L., B95675625 IFK zenbakiduna, eta helbidea duena Alameda San Mamés 37-8. 2Dptu, Bilbo (P.K. 48010).

Zerbitzua ematen duen enpresaren eskubideak eta betebeharrak

  1. Zerbitzuaren hornitzaile den aldetik, Muxote Potolo Bat derrigortuta dago webgune honetan eskaintzen diren zerbitzuak ematera, erabiltzailearekiko komunikazioak isilpean mantentzen direla eraginkortasunez ziurtatzera eta aurkez litezkeen erraklamazioei erantzutera. Web-orri honek ez du bisitarien datu pertsonalik jasotzen ez gordetzen, erabiltzaileak nahita ematen dituenean izan ezik.
  2. Muxote Potolo Batek eskubidea du edozein momentutan eta aldez aurretik abisatu gabe webgunean jasotzen den informazioa eta haren konfigurazioa edo aurkezpena aldatu eta eguneratzeko.
  3. Webgunean sartzea eta bertan jasotzen den informazioaz egin daitekeen erabilera hala egiten duen pertsonaren erantzukizuna baino ez da. Muxote Potolo Batek ez du erantzungo sarrera edo informazioaren erabilera horretatik erator litekeen ondorio ez kalte aurrean; salbuesten dira enpresaren konpetentzietan jardutean men egin behar dien lege-xedapenak aplikatzetik eratortzen diren jarduketa guztiak. Muxote Potolo Batek ez du bermatzen eskaintzen den informazioa ez zerbitzuak, ez zuenean ez zeharka, baina bai aplikatzekoak diren legeen arabera eman behar diren bermeak edo sozietate honen eta erabiltzailearen artean berariaz hitzar litezkeenak. Muxote Potolo Batek ez du hirugarren pertsonek ematen duten edukia bermatzen, ez eta erabiltzaileek edo beste edonork edozein xederekin ematen duten informazioaren egiatasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, zuzentasuna ez egokitasuna.

Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak

  1. Webgune hau bisitatzen duen pertsonak eskaintzen diren zerbitzuak zilegi erabili behar ditu beti, indarrean dauden legeei jarraiki eta Muxote Potolo Baten jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuz.
  2. Erabiltzaileak ez ditu Muxote Potolo Batek erabiltzailearentzat eskuragarri jartzen dituen zerbitzuak erabiliko edukiak kaltetu edo aldatzeko. Halaber, ez du webgunearen funtzionamendua oztopatuko, ez arazo teknikoak sortuz, ez birus informatikoak izan ditzaketen elementuak transferituz, ez webgunea hein batean zein erabat kaltetuz, oztopatuz edo geldiaraziz, eta ez ditu beste erabiltzaileen posta elektronikoak hondatuko eta ez du haietan esku hartuko.

Webgunearen eta haren zerbitzuen berme eta erantzukizunetatik kanpo egotea

  1. Muxote Potolo Batek ez du webgune honen ez haren zerbitzuen funtzionamendua eskuragarri egongo denik ez jarraikortasuna izango duenik bermatzen. Era horretan, ez du erantzukizunik webgune honen eta haren zerbitzuen funtzionamendua eskuragarri ez egoteak eta jarraikortasunik ez izateak eragin dezaketen kalte-galeren gainean. Edonola ere, Muxote Potolo Bat ahaleginduko da webgune hau beti eskuragarri egon dadin.
  2. Muxote Potolo Batek erabiltzaileen eskura jartzen ditu datu pertsonalen pribatutasun-sistemak, hirugarrenak datu horietan sartzea ekiditen dutenak. Muxote Potolo Batek segurtasunarekin eta antolaketarekin lotuta dauden beharrezko neurri guztiak, baita beharrezko neurri tekniko guztiak ere, ezarri ditu erabiltzaileak ematen dituen datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko. Sozietateak ez du inongo erantzukizunik ildo horretan gertatzen diren kalte-galeren gainean, halakorik gertatu dela jakingo balitz.
  3. Muxote Potolo Batek alor horretan segurtasuna bermatzeko neurri apropos guztiak ezarri dituen arren, ez ditu kontrolatzen eta ez du ziurtatzen webgune honetan jaso daitezkeen edukietan erabitlzailearen sistema informatikoan (software eta hardware) edo bere sistema informatikoan gordeta dituen dokumentu elektroniko edo fitxategietan alterazioak eragin ditzakeen birusik ez egotea. Muxote Potolo Batek ez du erantzukizunik edukietan birusak egoteak sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan eta abarretan eragin ditzakeen kalte-galeren gainean.
  4. Muxote Potolo Batek ez du bermatzen akatsik ez suertatzea webgunean edo haren edukian sartzerakoan. Hortaz, erabiltzaileak erantzukizun orotik kanpo uzten du Muxote Potolo Bat atariak bertan nabigatzerakoan eragin diezaiokeen fidagarritasun, erabilera edo espektatiba okerrari dagokionez.

Jabetza intelektuala

Webgune honen eduki guztia (testuak; irudiak; soinua; fitxategiak; markak; logotipoak; koloreen konbinazioa; beste edozein elementu, egitura edo diseinu; materialen hautaketa edo haiek aurkezteko erabiltzen den modua; funtzionatu, sartu eta erabiltzeko beharrezkoak diren ordenagailu programak) jabetza industrial eta intelektualaren eskubideen bidez babestuta dago. Eskubide horien titularra Muxote Potolo Bat da edo, bestela, bere lizentziatzaileak, eta erabiltzaileak errespetatu behar ditu. Webgune honetan sartzen den erabiltzaileak ezin ditu aurretik aipatu diren elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, lagatu ez saldu, ez eta eskuratutako informazioarekin produktu edo zerbitzu berriak sortu. Erabiltzaileak baimena du elementu horiek ikusi eta kargatzeko, baldin eta erabilera pertsonalerako baino ez den egiten, ezingo du inondik inora erabilera komertzialarekin egin eta ezin die hirugarren pertsona edo entitateei zabaldu. Muxote Potolo Bat arduratuko da webgune honek eduki pornografiko, xenofobo, baztertzaile, arrazista, iraingarririk izan ez dezan, eta ez dezan indarkeria sustatzen duen edukirik jaso. Halaber, erabiltzaileentzat kaltegarria izan daitekeen egoera oro ekiditen saiatuko da.

Aplika daitekeen legea eta jurisdikzioa

Erabilera Baldintza Orokor hauek eta erabiltzailearen zein Muxote Potolo Baten arteko harreman orok Espainiako legeek xedatzen dutena errespetatuko dute. Baldintza orokor hauetatik edo haien edukitik edo erabiltzailearen eta Muxote Potolo Baten arteko harremenetatik eratortzen den auzi ororentzat, bi alderdiek, egokitu dakiekeen beste edozein forori berariaz uko eginez, kasuan kasuko epaitegi eta tribunalen jurisdikzio eta konpententziari baino ez diete men egingo.