nola egiten dugu?

Besteak beste, visual thinking, errazte bisuala, sorkuntza kolektiboa, talde-metodologiak eta ekipoen coaching-a konbinatzen ditugu ekipoek eta erakundeek dituzten erronkei aurre egiten laguntzeko. Beharrezkoak diren aldaketak sustatuko dituzu, zure ametsera hurbilduko zara… Eta zerbait berria sortuko da.

errazte grafikoa

Visual thinking eta errazte grafikoa

Visual thinking-ak eta errazte grafikoak laguntzen digute zure ekipoan sortzen diren intuizio eta ideiak harrapatzen, zentzua ematen eta aldaketa-bulkada bihurtzen. Prozesu parte-hartzaile horrek konfiantza sustatzen du, aniztasuna barne hartzen du eta ekipoaren konpromisoa sendotzen du.

coaching sistemikoa

Coaching sistemikoa

Ikuspegi integrala eskaintzen dugu, erakundearen dimentsio guztiak kontuan hartzen dituena, eta arreta berezia jartzen dugu erakundeari itxura ematen dioten harreman-ereduetan. Horretarako, pertsonek erakundean duten tokiari eta eginkizunari buruzko hausnarketa bultzatzen dugu.

Ekipoen coaching-a

Ekipoen coaching-a: arreta handiz entzun, errespetuz ikertu eta elkarrizketa esanguratsuak izanda, ekipoaren erronkak hautematea ahalbidetzen dugu, baita haiei aurre egiteko dituzuen baliabideak ere.

metodologia parte-hartzaileak

Metodologia parte-hartzaileak

Metodologia parte-hartzaileak: proposatzen dugun lanak erakundearentzako berariazko emaitza konkretuak ekoizten ditu; baina, are gehiago, konfiantza sortzen du eta erakundearen gaitasun eta konpetentziak sendotzen ditu.

Eta oinarrian...

hizkuntza bisuala

Ikusarazten den prozesu bat bizi dugunean, gure begirada, burua eta bihotza konektatzen hasten dira. Eta hori gertatzen denean, arreta handiagoarekin entzuten dugu (geure burua). Prozesuarekin lotura sendoagoa dugu.

Gure hitz eta pentsamenduak geure aurrean, hemen eta orain, adierazita, paperean islatuta, ikusten ditugunean, espazio horretan gertatzen ari denaz kontzienteagoak gara.

Errazte eta jasotze bisuala erabiltzen dugunean, gure entzumena aktibatzen dugu eta burua eta bihotza konektatzen ditugu solasaldiak sustatzeko, lerrokatzea eta konpromisoa eragiteko, konponbideak zerrendatzeko eta suerta litezkeen egoerak iragartzeko. Narratiba bisualak sortzen ditugu..

Hori guztia elkarrekin
praktikan jartzea gustatuko al litzaizuke?