Ikuspegi sistemikoa

“Erakundeak bizirik dauden sistemak dira, eta asetu beharreko beharrak dituzte. Adibidez, jatorria eta historia ezagutzea, bertako kide guztientzako toki bat izatea, funtzioen eta tokien ordena egokia. Erakundeetan arazoak irauten dutenean eta kudeatzailetzak ez duenean tresna arruntekin konpontzea lortzen, orduan era sistemikoan behatzea interesgarria da. Horretarako, honelako galderak egiten dira, besteak beste: zer da hautematen ari ez dena, zein da hausten ari den ordena, nor edo zer ari den kanpo geratzen. Arazoaren jatorrira hurbil zaitzake, asetzen ari ez den behar sistemiko batera”. (Anton de Kroon)

  • Gure ikuspegi sistemikoa hurbilketan oinarritzen da, baita batez ere Emana enpresarengandik eta kolaboratu eta haiekin batera ikasten dugun beste pertsona eta entitate batzuengandik ikasi dugun ikuspuntuan.

Anton de Kroonengandik bost behar sistemikoak apuntatzeko oinarriak hartu genituen eta, hortik abiatuta, gure lan-proposamena egiten dugu, zeina #HizkuntzaBisuala deritzonetik sortzen diren potentzialtasunekin lotzen den:

(1) PRINTZIPIO GIDARIA. Sistemaren jatorria hasiera-hasieratik identifikatu behar da eta garatuko den lanaren abiapuntua izango da. Eta (2) GERTAKARI GARRANTZITSUAK. Honaino ekarri gintuen historia aitortu (eta ohoratzea) gaur pertsona, ekipo eta erakunde gisa garenaren oinarria da.

Zentzu horretan, hizkuntza bisualetik ikuspegi sistemikoarekin egiten dugun ekarpenak laguntzen du eta gaitu historiarekin, honaino ekarri gaituen bidearekin KONEKTATZEN (gutariko bakoitzak narratiba horretan duen eginkizuna konektatuz). Iraganeko garai hori orainarekin konektatzen du. Gaur honekin. Une jakin horretan ekipoak partekatzen duen errealitate presente horrekin. “Hemen eta orain” horiek. Gu hori. Une paregabe hori destilatu eta “harrapatu” egiten du. Bidea aitortu eta ohoretzen duena, eta gai dena iristen ari den etorkizuna trazu soilekin, lerro lodiekin (eta ñabardura konkretuekin) ikusarazteko.

(3) PARTAIDE IZATEA. Pertsona guztiak sistemaren partaide dira eta haren partaidetzat hartuak izateko eskubidea dute, (4) ORDENA ETA TOKIA. Sistemaren parte bakoitzak toki bat hartzen du beti, eta dagokion tokia izan behar da; eta (5) OREKA. Hartu-emanaren artean bidezko oreka bat egon behar da.

Kasu horretan, #HizkuntzaBisuala lagungarri zaigu ekipo bateko presentziak eta ahotsak konektatzeko. Ikusarazten ditu eta beharrezkoak diren konexioak sortzea ahalbidetzen digu. Litekeenak direnak. Eta litekeenak ez direnak. Geure burua eta besteak aztertzea ahalbidetzen digu. Eta geure burua eta besteak ezagutzea.

Gainera, hitz egiten ari garen tokia ikusarazten laguntzen digu. Kokatzen. Marrazten. Tokia ematen, bakoitzak hartzen duen tokia ikusarazten (hurbiltasuna eta urruntasuna, tamaina, argitasuna), eta hitz egiteko bidea ematen toki hori dagokion tokia ote den jakiteko, beste baten tokia hartzen ari ote garen, dagokigun tokia bete nahi dugun (edo ahal dugun). Ariketa horrek INTEGRATZEA eta ORDENATZEA ahalbidetzen digu, baita sistemarentzako narratiba bat sortzea ere.

Zer da ikuspegi sistemikoa?

Gure ustez, sistema bat haien artean elkarreragiten duten elementuen talde bat da, non elementu baten ekintzak talde osoari eragiten dion eta alderantziz. Sistemak, oro har, ezaugarri propio batzuk ditu eta osatzen duten atalez harago doa. Ezaugarri horiek elementu horien elkarreraginetik sortzen dira.

Sistema bere testuingurura moldatzen da etengabe. Sistemaren mugak definitzea arbitrarioa da; garrantzitsuena da jakitea zer utzi dugun sistema horretatik at, zer utzi dugun barruan eta sistema (eta bere atalak) horrekin nola harremantzen den eta jokatzen duen. Era sistemikoan lan egiteak ahalbidetzen digu ikustea dinamikak, patroiak, konexioak, sortzen ari dena, “tartean dagoena”, mugimenduan dagoen sistema osoa.

#HizkuntzaBisuala erabiltzeak ikuspuntu sistemikoan egiten dituen ekarpenak

Hizkuntza bisualari esker nor garen eta sisteman zein toki hartzen ari garen identifikatu dezakegu. Barrurantz begiratzea bultzatzen du. Gure baitarantz. Batzuetan ahaztuta genuela zirudien toki horrekin topo egitea ahalbidetuz. Gure hemen eta gure orain hauez kontziente izatea ahalbidetzen digu. Eta ikustea ea hori den bete behar dudan tokia edo niri ez dagokidan toki bat betetzen ari ote naizen. Hala, hizkuntza bisualari esker honakoak lortzen ditugu:

Gure erroekin, izateko arrazoiarekin, gure printzipio gidariarekin KONEKTATZEA. Egon ziren eta gaur dauden pertsonen uneak, momentu gogoangarriak, arrakastak, porrotak marraztea. Sistemaren historiaren narrazioa sortzea ahalbidetzen digu, honaino ekarri gintuen bidearekin (gutariko bakoitzak narrazio horretan duen papera konektatuz). Jatorri horrekin, egindako bidearekin konektatzen du, hau da, iragana orainarekin. Gaur honekin. Une jakin horretan ekipoak partekatzen duen errealitate presente horrekin. Hemen eta orain” horiek. Gu hori. Une paregabe hori destilatu eta “harrapatu” egiten du. Sistema gisa konfiguratzen garen une hori.

Begirada bat sistemaren osotasunean INTEGRATZEA. Identifikatuz gure ondoan dauden pertsonekin dugun konexioa, norantz begiratzen ari garen, nola harremantzen garen, zenbateraino gauden hurbil edo urrun.

Osatzen duten elementuak ORDENATZEA, elementuak sistematik at edo sistemaren barruan egotea eragiten duten mugak marraztuz.

Eta berriro, hortik, sistema horren dinamismoak BERROREKATZEN lagunduko diguten beharrezko solasaldiak sustatzen (hartu eta eman, kanpoan eta barruan).

Horri esker interkazio ezberdina izan dezakegu. Berria esango dugu. Interakzio horretan hitz egin dezakegu “beste toki” batzuetatik hitz egiteko aukera emanez, aztertuz, arakatuz. Ikusarazten doazen konexioak marrazteko aukera eskainiz.

Eta hortik bideko puntuak lotu. Iragana, honaino ekarri gaituena. Hemen eta orain Garen eta Egiten Dugun horreraino. Sortzen ari den etorkizun horreranzko trazuak botaz. Aurrera egitea ahalbidetzen diguten lerroak. Partekatutako bide batean (hitz egindakoa, partekatua eta marraztua).

Visual thinking, hizkuntza gisa, konektore indartsua da. Gure ideien, proiektuen eta erronken “puntuak batu” egiten dituena. Sekuentzia eta bidea ikusarazten dituena gure ekipoekin, gure nortasun indibidualarekin eta sortzen diren ideia bakoitzarekin konektatzeko. Errealitatearen une jakin eta zoragarri hori hautematen eta sor daitezkeen prozesu eta dinamika (berriak) diseinatzeko.

Hori guztia elkarrekin
praktikan jartzea gustatuko al litzaizuke?