Metodologia parte-hartzaileak

Zertan datza errazte grafikoak / graphic facilitation-ak?

Metodologías participativas

Begiratu sistemikoa lan egiteko ardatz hartuta, hainbat metodologia parte-hartzaile aktibatzen ditugu: iceberg, historiaren ibaia, U teoria, inferentziaren eskailera, world café, arrainontzia, Jahnsen-en leihoa, the art of hosting and harvesting, etab. Gainera, errazte bisuala oinarri hartuta, ikusezinaren hizkuntzari, metaforaren hizkuntzari, garrantzia ematen diogu. Ideiak, pertsonak, berrikuntza konektatuko dituen prozesuaren narratiba sortuz.

Visual thinking-aren “tresnen kutxa” deitzen diogunak barne hartzen duen metodologia sorta bat aktibatzen dugu. Horrela, besteak beste, funtsezko bost konpetentziei eragiten diegu:

  • Zentzuaren kontaketa sortzen du: Erakunde eta erkidegoen erronka nagusia zentzua ematea eta gauzen interpretazio partekatua izatea da. Parte-hartzaile guztiak begirada eraldatzaile batetik ikusten ditu eta elkarrekin zein etorkizunerantz doazen ikusarazten die, marraztuz eraikitzen.
  • Aitortu eta fokuratzen du: Ikuspegi eta ekarpenen aniztasuna aitortzen du eta produktu konkretu bat sortzen du, elkarrekin norabide berean fokuratzea ahalbidetzen duena.
  • Berrikuntzak sortzen ditu: Marrazten den horretan aldaketa garrantzitsuak izan litezkeenen haziak adieraziko dira. Pentsamendu bisuala ez da praktikatzen erakunde baten egitura hierarkikoari jarraiki. Paperak aldatu egiten dira guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten. Lidergo berriak sortzen dira.
  • Parte-hartzea bultzatzen du: Pentsamendu muraleko ariketa bat egiteko gobernantza demokratikoa behar da, elkarrekin eraikitzeko gaitasuna erronka bihurtzen du, baita adostasunetara iritsi, akordioak sortu, aniztasuna txertatu eta guztiari batasuna eta proiektu komun bat emateko gai izatea ere.
  • Talde-lana indartzen du, talde, erakunde ekipo edo sorkuntzako erkidego bateko toki oro eraldatzen du. Kolaboratiboa da.

Azken urteotan, pentsamendu bisualeko hainbat teknika garatu dira prozesuak, coaching-a (pertsonala eta ekipoena) eta narratiba pedagogiko eta komunikatiboak ahalbidetzeko.

Era berean, horma-irudi bisual bat egitea metodologia grafiko bat da, taldean lantzen dena, eta aldaketarako ezagutza eta konpromisoa sustatzen dituena. Estrategia eta jarduketa-ildoak ikusarazteko eta zehazteko faserako bereziki egokia da.
Visual storytelling deritzo, oro har, kontakizun bat egiten duen edo gai edo kontu bat azaltzen duen irudien sekuntzia orori (infografiak adibidez).

Graphic recording-a (akta grafikoa) kontakizun bisual oso bat da, berez zentzua duena. Ilustrazioak sortzen ditu, testuaren beharrik izan gabe istorio, bizipen edo argumentu bat azaltzeko. Prozesuaren amaierako ebaluazio-saio batek, adibidez, hitzak baino zerbait gehiagorekin ibilbidea ixteko bidea emango luke.

Azkenik, pentsamendu-mapak hiru motatako tresnen sintesia dira: ideia-jasa, antolatzaile grafikoak eta kontzeptu-mapak. Errotuen ditugun uste eta eredu mentalak mahaigaineratzen laguntzen digute.

Zertan egiten digu on graphic facilitation-ak?

Ikusarazten den prozesu bat bizi dunean, gure begirada, entzumena, burua eta bihotza konektatzen hasten dira. Eta hori gertatzen denean, arreta handiagoarekin entzuten ditugu bai besteak bai gure burua. Prozesuarekin lotura estuagoa dugu.

Gure hitzak eta pentsamenduak gure aurrean adierazita ikusten ditugunean, hemen eta orain horretan, paperaren gainean islatuta, espazio horretan gertatzen denaz kontzienteagoak gara.

Jasotze eta errazte bisuala erabiltzen dugun pertsonak entzumena eta marrazteko trebetasunak erabiltzen ditugu pertsonei eta ekipoei gertatzen ari denean sakontzen laguntzeko.

Hizkuntza bisuala erabiltzea ez da “marraztu eta zirriborratzea”, burua eta bihotza konektatzen dituen ariketa bat da, elkarrizketak errazten dituena, lerrokatzea eta konpromisoa eragiten dituena eta konponbideak zerrendatzea edo suerta litezkeen egoerak ikusaraztea ahalbidetzen duena.

#HizkuntzaBisuala eta #VisualThinking tekniken indarrarekin

PanelfisaPentsamendu bisuala (visual thinking ingelesez) hainbat tresna konbinatzen dituen metologia bat da eta errealitatea ikusi, entzun eta interpretatzea eta marrazki eta hitzen bidez (era soil eta argian) talde/erakunde batean elkarrizketak eta prozesuak eragitea du helburu. Besteak beste, honakoak ahalbidetzen ditu:

  • Informazioa eta pentsamenduak ordenatzea
  • Konplexua dena sinplifikatzea
  • Ikuspuntu berrietara irekitzea
  • Informazioa sintetizatzea
  • Bilera eta/edo prozesu baten patroiak identifikatzea
  • Parte hartzen duten pertsonen “tonua” mantentzea presente egoteko
  • Ideia berriak eragiten dituzten egoerak sortzea
  • Helmuga komunak errazago ikustea
  • Aldaketa-metaforak eskaintzea eta pertsonei norabide komun batean mugitzen laguntzea

Pertsona guztiek gara dezakete hizkuntza bisuala.

Visual thinking-ak baldintza egokiak sortzen ditu informazioa eta edukia, eta, hortaz, prozesuak sortzeko:

  • Azkar
  • Egokitzeko ahalmen handiagoarekin
  • Sormenetik (kolektiboa) abiatuta
  • Eta elkarlanetik

Visual thinking-a gai da arrazoibide abstraktua eta emozionala batzeko, eraikuntza pertsonal eta unibertsalen topagunea da. Hitzez eman ezin dena adierazteko moduak topatzen saiatzen da. Ezkutuan dagoenarekin, ezustekoarekin, oraindik mugan dagoenarekin, beste modu batean esateak beldurra ematen duenarekin era ulergarrian harremantzea ahalbidetzen digu. Visual thinking-ari esker elkarrekin sortu eta irudi sintetizatu bat eskura dezakegu. Ikuspegi global eta komun bat ematen du. Ahalbidetzen digu ñabardunak ezagutzea eta, aldi berean, osotasunetik sortzen den informazioa mahaigaineratzen du.

Hizkuntza bisuala ez da praktikatzen soilik narratibei so egiten, baizik eta, batez ere, narratiba horiek ekoizten. Ekoizterakoan, inplikazioa areagotu egiten da eta irudi horrekin bizipenaren dimentsioak era esponentzialean ugaritzen dira. Visual thinking-ak ahalmen paregabea du pertsonen eta idein artean zubiak eraikitzeko (bestela, ez dira komunikatu ohi) eta elkarrekin ideiak sortzeko.

Irudi sortzaile bat era parte-hartzailean sortuz taldea fase guztietan inplikatzen da:

deliberazioa, mugimendua, hausnarketa eta suerta litezkeen aldaketak.

Visual thinking-ak oso ideia erradikalak eskaintzen dizkigu, gure begiradarekin, gure entzutearekin, gure gorputz osoarekin, barruan zein kanpoan dugun guztiarekin pentsatzera bultzatzen gaituztenak.

Erralitatea arreta handiz behatu eta entzun behar da hari buruz pentsatu eta solasteko eta modu sortzailean eraldatzeko.

Errazte grafikoak, visual thinking, ekipoen coaching eta beste tresna batzuekin batera, laguntzen digute zure ekipoan sortzen diren intuizio eta ideiak harrapatzen, zentzua ematen eta aldaketa-bulkada bihurtzen.

Hori guztia elkarrekin
praktikan jartzea gustatuko al litzaizuke?