Visual thinking eta errazte grafikoa

Zer da visual thinking-a?

Pentsamendu bisuala (visual thinking ingelesez) hainbat tresna konbinatzen dituen metologia bat da eta errealitatea (konplexua) ikusi eta interpretatzea eta marrazki eta hitzen bidez (era soil eta argian) elkarrekin narrazio bat sortzea du helburu. Visual thinking-ak honakoak ahalbidetzen dizkigu:

  • Informazioa eta pentsamenduak ordenatzea.
  • Konplexua dena sinplifikatzea.
  • Ikuspuntu berrietara irekitzea.
  • Informazioa sintetizatzea.
  • Bilera eta/edo prozesu baten patroiak identifikatzea.
  • Parte hartzen duten pertsonen “tonua” mantentzea presente egoteko.
  • Ideia berriak eragiten dituzten egoerak sortzea.
  • Helmuga komunak errazago ikustea.
  • Aldaketa-metaforak eskaintzea eta pertsonei norabide komun batean mugitzen laguntzea.
  • Egoerak ikustea eta konpromisoa lortzea (helmuga komunak).
  • Pentsamendu kolektiboa sortzea.
  • Parte-hartzea sustatzea.
  • Ikaskuntza finkatzea.

Visual thinking-az ari garenean hizkuntza batez ari gara. Ez da marraztea. Sintetizatzea, ulertzea eta ulergarri egitea da. Ikusaraztea. Prozesua jasotzea. Solastea, hitz egitea, konektatzea, zaintzea, mugitzea eta hunkitzea. Adieraztea eta geure burua adieraztea.

#VisualThinking #HizkuntzaBisual gisa erabiltzea ez da “marraztu eta zirriborratzea”, burua eta bihotza konektatzen dituen ariketa bat da, elkarrizketak errazten dituena, lerrokatzea eta konpromisoa eragiten dituena eta konponbideak zerrendatzea edo suerta litezkeen egoerak ikusaraztea ahalbidetzen duena. Eta hizkuntza komun batekin egitea. Elkartzen duena. Erakundeetan harremana eta pentsamendua horizontal bihurtzen dituena.

Visual thinking-ak berrikuntza, parte-hartzea, lidergo kolektiboak eta sormena pizten ditu.

Visual thinking espresioak komunikazioaren eta estrategia enpresarialaren, ekipoekin lan egitearen eta erakundeen kulturan . esparruetan bidea egiten ari diren *metodologia eta kontzeptu sorta bat barne hartzen du.

*Graphic recording (akta grafikoak), visual storytelling (narratiba bisualak), sketchnote-ak (ohar edo apunte bisualak), infografiak, errazte bisuala, visual methods of problem solving (arazoak konpontzeko metodo bisualak), mind maps (mapa mentalak), strategies visioning (bisualizazio estrategikoa), design thinking, etab.

Zertan laguntzen digu visual thinking-ak?

Visual thinking-ak, ekipoen coaching-arekin eta errazte grafikoarekin batera, laguntzen digu zure ekipoan sortzen diren intuizio eta ideiak harrapatzen, zentzua ematen eta aldaketa-bulkada bihurtzen.

Era horretan, ideia bat modu bisualean harrapatzerakoan, eta ez soilik zure buruaren bidez, zure ulermen eta sintesi gaitasunak garatzen dituzu, eta, horrez gain, adierazkortasun handiagoa erdiesten duzu hitzak baino gehiago erabiliz, izan ere, baliteke hitzak zure ideiak erabat islatzeko gai ez izatea.

Visual thinking-ak era bisualean adieraztea ahalbidetzen dizu. Horrela, mezuaren edo ideiaren hartzaileak zure ikuspuntua edo kontzeptu bati buruzko azalpena errazago harrapatuko du.

Hori guztia elkarrekin
praktikan jartzea gustatuko al litzaizuke?