Visual thinking pertsona eta ekipoekin lan egiteko – ikastaro presentziala (EMANA-rekin)

5 edizio egin ditugu dagoeneko, 4 Bilbon eta 1 Bartzelonan, eta 100 pertsona baino gehiagok parte hartu dute ikastaro presentzial honetan.
14 orduz (2 egun) Visual thinking-a hizkuntza gisa lantzen dugu, pertsona eta ekipoekin lan egiteko ikuspuntutik. #EgitenIkasi oinarri duen metodogologia baten bidez, trebetasun praktikoak garatzen ditugu eta, besteak beste, entzuteko, informazioa sistematizatzeko eta elkarrizketa esanguratsuak ikusarazteko konpetentziak garatzen ditugu. Bestalde, metodologia eta tresna ezberdinen bidez prozesua jasotzen eta zentzua zein narratiba ematen ikasten dugu.
Nori bideratuta dago?

  • Ekipo eta erakundeen buruei.
  • Aholkularitzaren eta coaching-aren arloko pertsonei.
  • Irakasleei eta prestatzaileei.

Kontsultatu irekian egingo diren hurrengo prestakuntza presentzialak aquí

Trabajos relacionados