zer egiten dugu

Gure egitekoa da visual thinking, errazte bisuala eta coaching sistemikoa bezalako metologien bidez honakoak lor ditzazun laguntzea:

equipos-eficaces

Ekipo eraginkorrak eta kohesionatuak sortzea

Zuk eta zure ekipoak duzuen onena ateratzen dugu

Lan egiteko era eraginkor, lerrokatu eta kohesionatu batera eramango gaituzten elkarrizketa eraginkorrak eta emankorrak lortzea da xedea. Ekipo osoaren eta ekipoko kide bakoitzak enpresa edo erakundean egiten dituen ekarpenak identifikatu eta islatzea. Zereginaren eta harremanaren arteko oreka bilatuz. Askotarikoak izan daitezkeen abiapuntuak aurkitzea. Helmuga komunak topatzea.

cocreacion

Elkarrekin narratiba komunak sortzea

Sorkuntza eta pentsamendu kolektiboa ahalbidetzen dugu, baita ekipoaren konpromisoa eta garapen organizazionala ere.

Eskaintzen dugun laguntzaren helburua sintetizatu, ulertu eta ulergarri egin ahal izatea da. Osotasun global eta komun bat ikustaraztea, txikiaren eta anitzaren ñabardurekin batera bizi dena, hitza isiltasunarekin, esplizitua sortzen ari denarekin. Informazioa egituratzen laguntzen digun hizkuntza bat. Prozesua elkarrekin sortzea errazten duena. Elkarrizketa, solasaldia, konexioa sustatzen duena (ideien, pertsonen, planoen, ahotsen eta abarrena).

de-intuiciones-a-proyectos

Intuizioetatik proiektuetara pasatzea

Zure ametsa, zure intuizioak, narratiba eta proiektu bideragarri bihurtzen laguntzen dizugu.

Ideien, garaien eta une gogoangarrien edo zure ekipoa zein erakundea osatzen duten pertsonen arteko harremanak aztertzen eta kontatzen laguntzen dizugu. Kohesioa eta konpromisoa areagotu dadin eta helburuarekin lerrokatuagoa egon dadin, konbertsazioa dekantatzea, prozesua eta (bisualki) gauzatu ahal izatea errazten dugu. Eta prozesua ikasketa partekatu bateranzko bidea izan dadin saiatzen gara.

dar pasitos

Lehen urratsa eman

Egoera konpontzeko eta/edo zure proiektua edo ideia garatzeko lehen urratsa ematen laguntzen dizugu.

Hitz egindakoa abiapuntu hartuta, jarraipena eta bidea ikusten dugu, ekipoko kideekin, gure nortasun indibidualarekin eta solasalditik, prozesutik, sortzen diren ideia eta intuizioekin konektatuz. Eta hortik gai izango gara errealitate une jakin eta zoragarri hori hautemateko (hemen eta orain) eta horrela prozesu eta dinamika (berriak) diseinatzeko, ekipo osoak eta ekipoa osatzen duten pertsona guztiek eman behar dugun lehenengo urrats horretan fokoa jarriz sor daitezkeenak.

...eta hortik onena komunikatzea, bai besteei bai geure buruari

komunikatu eta hobe komunikatzea

Eta prozesua bizi, eztabaidatu eta bisualki jaso dugunean, narratiba bisual bat sortzen dugu, zeinak ekipoa lerrokatu, kohesionatu eta apuntatzeaz gain, kideen artean konpromisoa sortzen duen. Zentzua ematen duen (barrurantz eta kanporantz ere bai) kontakizun bat bisualki islatzeko gai izanda. Hautematen eta fokalizatzen lagunduko duena. “Bide posible” berriak topatzen. Eta guztia jaso eta euskarri eta eduki bisual ezberdinetan “konkretu bihurtu”, ekipoari (eta erakundeari) ahalbidetuko diona komunikatzea eta hobe komunikatzea (zer garen, zer egiten dugun eta nola egiten dugun), historia komunikatuz (zer ekarri gaituen hona, oraina eta sortzen ari den etorkizuna).

Hori guztia elkarrekin
praktikan jartzea gustatuko al litzaizuke?