Sarrera

Honako dokumentuan ezartzen dira webgune honen Erabilera Baldintza Orokorrak (www.muxotepotolobat.com). Webgunean sartzeak edozein erabiltzailek baldintza, ohar, abisu eta gainerako abisu legalak irakurri eta onartzen dituela adierazten du. Webgune honetan sartzea doakoa da eta horretarako ez da izena eman ezta erregistratu behar. Beste webgunetara sartzeko egon daitezken estekak, baita erabiltzailearen horien gaineko erabilera, Erabilera Baldintza Orokorren araberakoak dira; baita aipatutako webguneek izan dezaketen balizko baldintza espezifikoen araberakoak. Araututakoa ez den edozein erabilera berariaz debekatuta dago.

Webgunearen jabea

Webgune honen arduradunaren identifikazio-datuak honakoak dira: Muxote Potolo Bat S.L., IFK B95675625, helbidea Alameda San Mamés 37-8. 2Saila, Bilbo (P.K. 48010).

Zerbitzua eskaintzen duen enpresaren eskubide eta betebeharrak

  1. Zerbitzu-emailea den aldetik, Muxote Potolo Bat behartuta dago honako webgune honetan aurkeztutako zerbitzuak eskaintzera, erabiltzailerekin eman litezkeen komunikazioen sekretua gordetzera, baita inoiz eman litezkeen kexei erantzuna ematera. Webgune honek ez ditu bisitarien datu pertsonalik biltzen edo gordetzen, erabiltzaileak ez baditu borondatez ematen.
  2. Muxote Potolo Bat, eskubidea izango du webgunean jasotako informazioa noiznahi eta aurrez jakinarazi gabe aldatzeko eta eguneratzeko, baita webguneko konfigurazioa eta aurkezpena ere.
  3. Erabiltzailerenak baino ez dira webgunera sartzearen edo bertako informazioarekin egindakoaren inguruko erantzukizunak. Muxote Potolo Bat ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, bere eskumenen jardutean jarraitu behar dituen xedapen legalen ezarpenen emaitza diren jarduketen salbuespenarekin. Muxote Potolo Batek ez ditu —zuzenean edo zeharka— emandako informazio eta zerbitzuak bermatzen, baliozko legeen arabera eman beharreko edo sozietate honen eta erabiltzaileren arteko akordio batean espresuki zehaztutako bermen salbuespenarekin. Muxote Potolo Batek ez du bermatzen hirugarren pertsonek emandako edukia, ezta erabiltzaileek edo edozein pertsonek erabiltzeko emandako informazioaren egiazkotasuna, fidagarritasuna, zorroztasuna, zehaztasuna edo egokitasuna.

Erabiltzailearen eskubide eta betebeharrak

  1. Edozein momentutan, webgune honen bisitariak jasotzen diren zerbitzuen legezko erabilera egin behar du indarreko legeriaren arabera, eta Muxote Potolo Baten jabetza intelektualaren eskubideak errespetatu behar ditu.
  2. Erabiltzaileak ez du aurrera eramango, Muxote Potolo Batek bere esku jarritako zerbitzuen bitartez, edukien kaltea edo aldaketa eragingo duen inolako ekintzarik; ez du webgunearen funtzionamendua oztopatuko; ez du inolako arazo teknikorik sortuko; ez ditu birus informatikoak izan ditzaketen edo webgunea kaltetu, oztopatu edo guztiz edo partez eten ditzaketen elementuak transferituko; ezta gainerako erabiltzaileen helbide elektronikoak kontrolatuko edo aldatuko.

Webgunearen funtzionamenduaren eta zerbitzuen berme eta erantzukizunen salbuespenak

  1. Muxote Potolo Batek ez du bermatzen webgune honen eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraipena. Horrela, webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren, erabilgarritasun edo jarraipen faltaren ondorioz eman daitezkeen kalte-galeren inguruko edozein erantzukizun baztertzen da. Halere, Muxote Potolo Bat webgune honen erabilgarritasuna mantentzen saiatuko da.
  2. Muxote Potolo Batek, erabiltzaileen esku jartzen ditu datu pertsonalen pribatutasun sistemak, zeinak hirugarrenek horiek eskuratzea saihesten duten. Muxote Potolo Batek erabiltzaileak emandako datu pertsonalen segurtasuna, konfidentzialtasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko beharrezko segurtasun teknikorako eta antolaketarako neurriak hartu ditu. Zentsu horretan, aipatutako sozietatea erantzukizunetik aske dago horrelako ezagutzarik ematekotan sortutako kalte-galeren aurrean.
  3. Nahiz eta Muxote Potolo Batek eremu honetan segurtasuna bermatzeko neurri egokiak hartu dituen, ez du kontrolatzen ez bermatzen birus edo bestelako elementuen gabezia webgune honen edukietan edo erabiltzailearen sistema informatikoan (software eta hardware) edo dokumentu elektronikoetan, ezta bere sistema informatikoan gordetako fitxategietan gerta daitezkeen aldaketak. Muxote Potolo Bat erantzukizunetik aske dago edukietan birus baten agertzeak sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan etab. sortu ditzakeen edozein kalte-galeren aurrean.
  4. Muxote Potolo Batek ez du bermatzen akatsik ez dagoela webgunerako sarreran edo bere edukian; horregatik, erabiltzaileak Muxote Potolo Bat portalean nabigatzean sor daitezken itxaropen faltsuen, erabilgarritasunaren edo fidagarritasunaren inguruko edozein erantzukizunetik gabetzen du.

Jabetza intelektuala

Webgune honen eduki guztia, testuak, irudiak, soinuak, fitxategiak, markak, logotipoak, kolore konbinazioak edo beste edozein elementu; bere egitura eta diseinua, bertako materialaren aukera eta aurkezteko era eta hau funtzionatzeko, sartzeko eta erabiltzeko beharrezkoak diren programak Muxote Potolo Baten jabetza diren jabetza eskubide industrial eta intelektualak babesten dituzte; edo, bere lizentzia-emaileenak, zeinak webgune honen erabiltzaileak errespetatu behar dituen. Webgune honetara sartzen den erabiltzaileak ezin du lehenago aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, igorri, errepikatu, eman edo saldu, edo jasotako informaziotik eratorritako produktu berriak sortu. Erabiltzailearen erabilera pertsonalerako karga eta bistaratzea baino ez daude baimendurik; baimen hau ez da hirugarren pertsonetara edo entitateetara hedagarria. Guztiz debekaturik dago erabiltzaileak webgune hau eraldatzea eta bere edukian, esteka eta tankerakoetan eragitea. Muxote Potolo Bat webgune honek eduki pornografikoak, xenofoboak, diskriminatzaileak, arrazistak, iraingarriak edo indarkeria sustatzen dituztenak ez dituela zainduko du. Era berean, erabiltzaileentzat kaltegarria izan daitekeen edozein egoera saihesten saiatuko da.

Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa

Erabilera Baldintza Orokor hauek, baita Muxote Potolo Baten eta erabiltzailearen arteko edozein harreman, espainiar legeriaren arabera zuzenduko dira. Honako Baldintza Orokorren existentziatik edo edukitik edo erabiltzailearen eta Muxote Potolo Baten arteko harremanetik eratorri daitekeen edozein liskarrerako, bi aldeek, legokeen edozein eskumeni uko egiten diote, eta dagokien epaitegi eta epaimahaien eskumen eta konpetentzia baztertzaileen mende geratzen dira.