Gure balio erantsia hizkuntza bisuala

ZER DA?

Hizkuntza Bisuala ideia eta asmoak konektatzen dituen tresna eta metodologia sistema da, horiek helarazteko eta ezagutza berriaren sorreran lagundu dezaten. Visual Thinkinga edo irudietan oinarritutako pentsamendua, marrazkia edo zirriborroa baino askoz gehiago da: taldeak lerrokatzea eta konpromisoa sortzea ahalbidetzen duen hizkuntza osoa da, berezko hiztegia eta gramatika daukana. Irtenbideak aurkitzen, konpromisoak lortzen eta egoera posibleak bistaratzen laguntzen digun hizkuntza komuna da.

NOLA FUNTZIONATZEN DU?

Hizkuntza guztietan bezala hitz egin baino lehen entzun behar da. Visual Thinking saio bat egiten dugunean, gorputz eta gogamen lerrokatuekin entzuten dugu, eta irudi sinpleekin adierazten dugu. Eta orduan, konplexua zena ulergarri eta ukigarri bihurtzen da: ikusterakoan ia intuitiboki ulertzen dugu. Gure hitz eta pentsamenduak irudiaren bitartez adierazten direnean toki honetan gertatzen ari denaren kontzientzia handiagoa hartzen dugu, hobeto ulertzen dugu eta batera lan egin dezakegu errealitate ukigarri baten inguruan.

ZERTARAKO ERABILTZEN DUGU?

Errazte bisuala tresna eraginkor eta efizientea da: aurre ikus daitekeen moduan dabil eta proposatutako helburuak lortzen ditu. Hizkuntza hau erabiltzen dugu maila estrategikoan askotariko talde eta diziplinetan: hezkuntzan, gizarte ekintzan, enpresetan, etab. Komunikazioa hobetzen dugu, azaltzen dena ulergarri bihurtzen dugu eta, ideia eta pertsonekin konektatzen, erabaki partekatuak eta gure taldeen kultura hobetzeko asmoa bete dezakegu. Errazte bisualak nabarmenki sinplifikatu eta arintzen ditu prozesuak, horregatik, azken boladan menderatu beharreko lehen mailako tresna bihurtu da eraginkortasuna irabazteko askotariko egoeretan: aurkezpenetan, klaseetan, negoziazioetan edo erabakiak hartzeko bileretan.

Gure lan batzuk

Egiten duguna eta hori nola egiten dugun honako lan hauetan zehazten da. Ezagutu hobeto errazte bisuala nola lantzen dugun erakusten dizkizugun lanen bitartez.

Interesa dakizuke...

Metodologías participativas

Metodologia Partizipatiboak

gure balio erantsia hizkuntza bisuala Metodologia Partizipatiboak ZER DA? Gure ekarpena begirada sistematikoa ahalbidetzen duten eta hizkuntza bisualera itzultzen duten lan metodologien zabaltzean datza. Berezko tresnak eransten ditugu prozesu osoa jorratzeko eta esperientzia ukigarri bihurtzen duten entregagaietan gauzatzeko. Besteak beste,...

Irakurri gehiago
Enfoque sistémico

Ikuspegi sistemikoa

Gure balio erantsia hizkuntza bisuala Ikuspegi sistemikoa ZER DA? Ikuspegi sistemikoak ondorengoa ahalbidetzen digu: erakunde bat osatzen duten berezko osagaien multzoa, erakundearen berezko gaitasunak eta, osatzen duten zatiak baino askoz gehiago diren talde bakoitzaren aparteko ezaugarriak ezagutzea. Erakunde baten sistema...

Irakurri gehiago
Coaching de equipos

Talde Coachinga

Gure balio erantsia hizkuntza bisuala Talde Coachinga ZER DA? Talde coachinga talde harremanak hobetzeko, jarduerara bideratzeko eta erakunde indarra sortzeko metodologia da. Aldaketa bideratzen du pertsona multzo batetik, identifikatzen den, funtzio eta eginkizun indibidualak eta kolektiboak antzematen dituen, eta ingurune...

Irakurri gehiago