Gure balio erantsia hizkuntza bisuala

Aholkularitza erakunde garapenean
Proposatzen dugun aholkularitza entzute sakonean, aztertze adeitsuan eta elkarrizketa esanguratsuen sormenean oinarritzen da. Horrela, erronka pertsonal eta taldekoen identifikazioa errazten dugu, baita horiei aurre egiteko baliabideak.

komunikazioa eta diseinua
Taldearen lerrokatzea, kohesioa, eta konpromisoa seinalatzen eta sortzen duten narratiba bisualak sortzen ditugu.
Gure kontaera bisualek erakundeari barneko eta kanpoko zentsua ematen diote, antzematen eta ardazten laguntzen duena. Kontaera hau biltzen dugu eta hainbat euskarri eta edukiontzi bisualetan islatzen dugu, zeinak taldearen eta erakundearen komunikazioa eta komunikatzeko era hobetuko dituzten.

Formakuntza
Formakuntza ikastaro eta saioak eskaintzen ditugu in company eta orori zabalduta, honako ardatzekin.
- Visual Thinkingaren eta hizkuntza bisualaren mundura hurbiltzea bere ekarpen pedagogikotik, komunikatibotik eta erakundekotik.
- Trebetasunak era praktikoan garatzea gure enpresa eta erakundearen “hiztegi bisuala”-ren garapenerako.
- Informazioaren entzute eta sistematizaziorako gaitasunak trebatzea.
Honakoetan zehazten da:
Errazte bisuala ideia eta asmoak konektatzen dituen tresna eta metodologia sistema da, horiek helarazteko eta ezagutza berriaren sorreran lagundu dezaten.
Metodologia horren bitartez honakoa lortzen dugu: taldeak lerrokatzea, konpromisoa sortzea, irtenbideak topatzea eta egoera posibleak bistaratzea.
Errazte bisualaren lanari esker bestelako edukiak garatu ditzakegu eta saioetan zehar landutakoarekin lerrokatzen diren ekintzak sortu ditzakegu.
Infografiak eta Visual storytellinga, gai edo kontu baten inguruko narratiba sortzen duten irudi sekuentziak dira.
Marrazki eta hitzen bitartez sortzen dugu bezeroak bistaratu eta komunikatu nahi duen informazioaren irudi bateratua.
Era azkar, adeitsu, bisual eta komunikatiboki eraginkorrean ahalbidetzen du, enpresa eta erakundeen plan estrategikoak, produktuak, proiektu eta ideiak aurkeztea.
Gure lanerako ikuspegitik apustu egiten dugu infografia hori errazte bisualeko saioen bitartez sortzearen alde, zeinetan gai benetan nagusiak edo erakundeak bistaratu nahi dituen ideia indartsuak ardaztu eta destilatu daitezkeen.
Hori erakundearekin batera egitean, parte hartzen duen taldearen jabetzea eta lerrokatzea sortzen da, eta eragin komunikatibo handiagoa lortzen da.
Irudi eta hitzen bitartez arbel zuri batean narratiba, istorio, proiektu, plan edo etorkizuneko egoera bat kontatzen duten animazio digitalak sortzen ditugu.
Pentsamendu bisuala oinarri izanik, komunikaziorako zenbait material sortzen ditugu, adibidez: kartelak, produktu korporatiboak, euskarri pertsonalizatuak, barne-sinaletika, besteak beste.
Atal honetan garatutako lanaren parte handi bat aldez aurretik egindako Errazte Bisual saioetatik dator, non taldearekin lan egin ondoren bere Hizkuntza Bisual propioa garatu dugun; egindako lanari zentsu eta jabetza handiagoa ematen diona.