Pentsamendu bisuala (visual thinking ingelesez) errealitate (konplexua) begiratzeko eta interpretatzeko eta irudi eta hitzen bitartez (erraztasunez eta argitasunez) elkarrekin sortzeko hainbat tresna elkartzen dituen metodologia da.

Ideia bat era bisualean antzematen duzunean, eta ez bakarrik zure gogamenaren bitartez, zure ulermenerako, eta sintesirako gaitasuna garatzen ari zara, konplexua erraza bihurtzen eta, hitzak baino urrunago doan, gauzak jakinarazteko dugun eran sakontzen duzularik.

Ikuspegi sistematikoa elkarri eragiten dioten osagaien multzoaren sistema da, non horietako baten ekintzak multzo osoan eragina daukan eta alderantziz. Sistemaren multzoak osatzen duten zatiak baino urrunago doazen berezko gaitasunak dauzka. Gaitasun hauek osagaien elkarreraginetik sortzen dira.

Graphic Recordinga edo Akta Grafikoa, euskaraz, momentuan eta in situ egiten den ekintza, lan saio edo mintzaldi baten bilketa bisuala da. Infografia bat, kontrara, informazioa jaso, aztertu eta bisualki laburtu ondoren era baratzean egiten den komunikazio grafikorako osagaia da.

Ezberdintasuna formatuan eta erabileran dago.

Horma metodoa aukeratzen dugunean, materialak papera, errotuladoreak edo pastelak izaten dira. Ekitaldia garatzen den tokian horretarako toki bat eta lana gauzatzeko euskarria bat beharrezkoak dira. Bertan, amaiera irudia nola eratzen den ikusten ari diren pertsonen interesa pizten du. Horma Akta Grafikoa egin eta gero Digitalizatzeko aukera ere badago.

Akta Grafiko Digitalak, nagusiki, Graphic Recording bat online egitea ahalbidetzen digu, egungo bilera plataforma anitzen bitartez. Aurrez aurre ere egin dezakegu tokiko pantailetara konektatzen bagara, partaideek lana nola garatzen den ikusteko aukera izan dezaten.  

Tokira eta horren ezaugarrietara moldatzen gara zerbitzurik onena eskaini ahal izateko.

Euskarri egonkorra behar dugu, non era azkarrean eta gure gogokoenak diren materialekin, arkatza, kartoia edo luma kartoia, lan egin ditzakegun.