Gure balio erantsia hizkuntza bisuala

ZER DA?

Talde coachinga talde harremanak hobetzeko, jarduerara bideratzeko eta erakunde indarra sortzeko metodologia da. Aldaketa bideratzen du pertsona multzo batetik, identifikatzen den, funtzio eta eginkizun indibidualak eta kolektiboak antzematen dituen, eta ingurune osasuntsu batean erlazionatzen den talde batera.

NOLA FUNTZIONATZEN DU?

Coachingak talde bat aktibatzen du eta “martxan jartzen du”, aldaketa mugimendua sortuz: irteera puntuak eta helmuga puntuak identifikatzea ahalbidetzen du, baita bitarteko pausoak talde eraginkorragoen sorrerarako bidean aurrera egiteko. Saioek taldearen elkarulertzea ahalbidetzen dute eta bere ekarpena, erakunde bakoitzaren zertarakoa, bideratzen dute. Taldea aritzen den arloan lan egiten dugu; lortu nahi diren emaitzak zehazten ditugu, eta nola neurtzen diren; nola antolatzen diren ekintza eta zereginak (bilerak, ezagutza kudeaketa, erabaki hartzea, zeregin banaketa, eginkizunak, talde rolak, lidergoa...); zein harremanen arabera (konfiantza, konpromisoa, gatazka, emozioak...); eta, maila sakonago batean, aipatutako guztia sortzen, laguntzen eta, kasu batzuetan eragozten, duten dinamika eta ereduak bilatzen ditugu.

ZERTARAKO ERABILTZEN DUGU?

Talde coachinga Visual Thinking/Errazte Bisualarekin bateratzeak zure taldean sortzen diren intuizio eta ideiak harrapatzea ahalbidetzen digu, horiei zentsua emateko eta aldaketarako indar bihurtzeko. Talde baten bizikidetza hobetzeko balio du eta ezagutza eta autoezagutza sakonak errazteko. Lidergorako gako partekatuak sustatzen ditu, emaitzetan eragin positiboa daukaten harremanak eta gaitasunak garatzen ditu eta ekintzei lehentasuna ematen, ekintza plana garatzen eta etekin jarraitu eta jasangarri handiagoa ateratzen laguntzen du.

Interesa dakizuke...

Metodologías participativas

Metodologia Partizipatiboak

gure balio erantsia hizkuntza bisuala Metodologia Partizipatiboak ZER DA? Gure ekarpena begirada sistematikoa ahalbidetzen duten eta hizkuntza bisualera itzultzen duten lan metodologien zabaltzean datza. Berezko tresnak eransten ditugu prozesu osoa […]

Irakurri gehiago
Visual Thinking y facilitación visual

Visual Thinkinga eta Errazte Bisuala

Gure balio erantsia hizkuntza bisuala Visual Thinkinga eta Errazte Bisuala ZER DA? Hizkuntza Bisuala ideia eta asmoak konektatzen dituen tresna eta metodologia sistema da, horiek helarazteko eta ezagutza berriaren sorreran […]

Irakurri gehiago
Enfoque sistémico

Ikuspegi sistemikoa

Gure balio erantsia hizkuntza bisuala Ikuspegi sistemikoa ZER DA? Ikuspegi sistemikoak ondorengoa ahalbidetzen digu: erakunde bat osatzen duten berezko osagaien multzoa, erakundearen berezko gaitasunak eta, osatzen duten zatiak baino askoz […]

Irakurri gehiago