gure balio erantsia hizkuntza bisuala

ZER DA?

Gure ekarpena begirada sistematikoa ahalbidetzen duten eta hizkuntza bisualera itzultzen duten lan metodologien zabaltzean datza. Berezko tresnak eransten ditugu prozesu osoa jorratzeko eta esperientzia ukigarri bihurtzen duten entregagaietan gauzatzeko. Besteak beste, honako metodologiekin lan egiten dugu: Iceberg, Historiaren Ibaia, U Teoria, Inferentziaren Eskailera, World Café, Pecera, Aldaketaren lau Gelak, The Art of Hosting and Harvesting, etab.

NOLA FUNTZIONATZEN DU?

Erakunde eta proiektu bakoitzaren beharrak aztertzen ditugu eta metodologia mix egokiena aukeratzen dugu. Visual Thinking-aren eta erraztearen munduaren “tresna kutxa” era malguan eta pertsonalizatuan ezartzen da.

ZERTARAKO ERABILTZEN DUGU?

Zentsuzko kontaera sortzeko. Erakunde eta komunitateen erronka handia euren zentsua aurkitzea eta gauzen interpretazio bateratua lortzea da. Metodologia hauekin partaide guztiei begirada eraldatzailea ematen diegu, zeinak era bateratuan bideratzen ari diren etorkizuna bistaratzea eta marrazkiaren bitartez eraikitzea ahalbidetzen dien. Antzemateko eta ardazteko. Ikuspuntu eta ekarpenen antzematea ahalbidetzen du, eta norabide berdinean bideratu daitekeen emaitza zehatz bat sortzen du. Berriztatzeko. Pentsamendu bisuala ez da praktikatzen erakunde baten egitura hierarkikoa jarraitzen, eginkizunak aldatzen dira mundu guztiak parte har dezan eta lidergo berriak sortzen dira. Parte-hartzeko. Horma Pentsamenduko jardute bat egiteko beharrezko da gobernantza demokratikoa, batera eraikitzeko, akordioak hartzeko, kontsentsua sortzeko, aniztasuna gehitzeko eta elkartasunerako eta proiektu komun bat izateko gaitasunari aurre egiten dio. Talde lana indartzeko. Edozein multzo, erakunde, talde edo toki eraldatzen du sorkuntza kolaboratzaileko komunitate batean.

Gure lan batzuk

Egiten duguna eta hori nola egiten dugun honako lan hauetan zehazten da. Ezagutu hobeto errazte bisuala nola lantzen dugun erakusten dizkizugun lanen bitartez.

Interesa dakizuke...

Visual Thinking y facilitación visual

Visual Thinkinga eta Errazte Bisuala

Gure balio erantsia hizkuntza bisuala Visual Thinkinga eta Errazte Bisuala ZER DA? Hizkuntza Bisuala ideia eta asmoak konektatzen dituen tresna eta metodologia sistema da, horiek helarazteko eta ezagutza berriaren sorreran lagundu dezaten. Visual Thinkinga edo irudietan oinarritutako pentsamendua, marrazkia edo...

Irakurri gehiago
Enfoque sistémico

Ikuspegi sistemikoa

Gure balio erantsia hizkuntza bisuala Ikuspegi sistemikoa ZER DA? Ikuspegi sistemikoak ondorengoa ahalbidetzen digu: erakunde bat osatzen duten berezko osagaien multzoa, erakundearen berezko gaitasunak eta, osatzen duten zatiak baino askoz gehiago diren talde bakoitzaren aparteko ezaugarriak ezagutzea. Erakunde baten sistema...

Irakurri gehiago
Coaching de equipos

Talde Coachinga

Gure balio erantsia hizkuntza bisuala Talde Coachinga ZER DA? Talde coachinga talde harremanak hobetzeko, jarduerara bideratzeko eta erakunde indarra sortzeko metodologia da. Aldaketa bideratzen du pertsona multzo batetik, identifikatzen den, funtzio eta eginkizun indibidualak eta kolektiboak antzematen dituen, eta ingurune...

Irakurri gehiago